XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agiri-agirikoa dena da, zuhaitz mota hunen emankortasun oparoagoagatik!.

Ala, basojabeak behartuak ahal daude pago ta gaztaña ondoak iraunarazteko, poetaren atsegiñerako edo kaletarrek, bere gerizpean, arratsaldea gozatsu igaro ahal dezaten.

Bada horixe ber-berori jazo zaio gure euskara benetan gaxoari.

Bizibiderako, edozoin ikasketak egiteko, ikastetxe ta Unibersitateko baliorik ez.

Edozoin kulturaren lortzeko, nahi ta ez, erdara ikasi behar.

Baserritarrak ere horixe berori egin du, pinuaz egin duena, erdara ikasi eta euskara bastertu.

Gaur egun zerbaiten kulturadun garenok ikasi behar izan dugu erdara eta, hiruzpalau izan ezik, bertzeok, geure baitan, erdaldunagoak gara euskaldunak baiño.

Zergaitik? Geure baitan, lehengo alean erran nuen bezala, zerbait gai sakonari buruz mintzatzean edo idaztean, erdaraz pentzatzen dugulakoz, hizkuntza hortan egin bait genituen gure ikasketak.

Hau gatik, euskara behar dugu egin gaitu eta trebatu, ikastoletan ikastetxeetan eta Unibersitatean, gure gazteriak ikasgai ta karrera guztiak euskaran har ditzan, edo erdararen pareko izan dadin, bederen.

Alabainan, nola trebatuko dugu euskara Unibersitatean edozoin karrera ahal egitekoz? Bakoitzak bere euskalkian?.

Bat bederak amaren ugatzetan ikasi zuen euskaran?.

Adibidez errateko, Bermioko arrantzaleei bere berbetan egindako liburu ta testoak eman ahal dizkiegu?.

Edo arratiarrei, tolosarrei bere euskalkian?.

Eta horrez gaiñera ikasgai bakoitzeko euskalki hortan trebea den irakasle bereizia behar!.

Uste duzuia ahal ditekena dela hori?.

Kaskoan, adimen gunearen ordez zurautsa baldin ez baduzu ez, noski!.

Bertze arrazoi bat: bihar edo etzi (jainkoak horrela nahi izanki) Euskadik izanen du, Españiako Estatuaren barne, bere Gobernu bat, Foruak edo Autonomia.

Zein euskalkitan idatziren ditu bere arau eta legeak?.